Cara al sol

Cara al sol
Jatorria
Argitaratze-data1936
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
HitzakJosé Antonio Primo de Rivera eta Dionisio Ridruejo
Bestelako lanak
MusikagileaJuan Telleria

Cara al sol (euskaraz Eguzkiari begira) Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangearen ereserkia da. José Antonio Primo de Rivera, Agustín de Foxá eta beste hainbat alderdikideek bilera batera deitu eta hala eskatuta Rafael Sánchez Mazas, Pedro Mourlane Mitxelena eta Jacinto Mikelarena euskalerritarrek konposatu zuten, horretarako Juan Telleriak konposatutako musika erabili zuten, 1934an jatorriz Zegamako egunsentia ("Amanecer en Cegama") izenburua zuen abestian. Primo de Riverak ironikoki 1935eko abenduaren 3an burutu zen bilerara musikariak ez bertaratuz gero errizino-olio dosia emango zielako mehatxua luzatu zien.[1]

Hasiera batean falangearen ereserkia bakarrik izan arren, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta gero Espainiako Errege Martxa eta Oriamendiko Martxarekin batera hiru ereserki frankista ofizialetako bat izan zen.

El Florido Pensil antzezlanean eta filmean ongi agertzen den bezala, Diktadura frankista osoan (1939-1975) Hego Euskal Herrian eta Espainian "eskola nazionaletan" haur eta ikasle guztiek derrigorrez ikasi eta abestu beharreko abesti faxista bat izan zen, betiere joera eskuindarreko irakasle frankisten zigor fisikoen mehatxuak hala beharturik. Ondorioz, oraindik gaur egun ere, 1939-1975 artean eskola frankistetara joan zen jende ororen haurtzaroko oroitzapenean dagoen abestia da.

  1. (Gaztelaniaz) Güerri Martín, Carmen. El lenguaje del cara al sol.  En una de las muchas reuniones que se celebraban en casa de Marichu de la Mora, el dos de diciembre Jose Antonio convocó a los allí reunidos, Rafael Sánchez Mazas, Jose María Alfaro y Dionisio Ridruejo para el día siguiente en La cueva del Orkompon, un establecimiento vasco situado en la calle de Miguel Moya de Madrid, con el objeto de crear un himno falangista. Con un deje de ironía, el fundador de Falange amenazó con administrar aceite de ricino a quien faltara..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search